'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen sari banaketa ekitaldia irailaren 22an izango da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 15a, 00:00

Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketearen sari-banaketa ekitaldia irailaren 22an izango da, Donostia Zinemaldiaren barruan, jaialdiko antolatzaileek jakinarazo dabenez. Ekitaldia Donostiako Kutxa Andia aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etan. Lehenik lehiaketara aurkeztutako lanik onenak proiektauko dira eta ondoren saritutakoen izenak jakinarazoko dira.

Laburrak lehiaketara aurkezteko epea amaituta, epai-mahaiaren esku dagoz honezkero ezarritako baldintzak beteten zituen labur guztiak. Epai-mahaia Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza batzordeko kide Maialen Belokik, zinema-zuzendaria Jorge Gil Munarrizek eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok osotzen dabe eta, esan bezela, lan onenak hautatzeko lanean dabilz.

Era berean, igaz bezela zinema munduan euskerearen normalizazinoaren alde egindako lanagaitik autortzea egingo jako persona edo erakunderen bati eta aurten Lekeitioko Euskal Zine Bilera izango da omendua, 30 urte baino gehiago baitaroaz lan horretan.

Labur onenen proiekzinoaz, sari banaketaz eta omenaldiaz gan, bestelako ezustekoak be izango dira irailaren 22ko ekitaldian. Sarrerea dobakoa izango da baina edukiera mugatua danez, bertaratu nahi dauenak aurretik izena emon beharko dau 943591200 telefonora deituz edo info@euskarazbizinahidut.org helbidera idatziz, irailaren 22a baino lehen.

Osorik irakurri