Unai Villenak 'Hauts haietatik' nobelea argitaratuko dau, Igartza Sariari esker

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 15a, 00:00

Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatzen dituen Igartza Sarien 17. edizinoko irabazlea Unai Villena elgoibartarra da. Uxue Alberdik, Igor Estankonak eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak Hauts haietatik proiektua aukeratu dau, hogeitu bi lanen artean.

Urtebete inguru izango dau bere lehenengo eleberria idazteko, izan be 2016ko urtarrilean argitaratuko da eta. Sariak 6.000 euroko laguntzinoa eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz. Unai Villena Elgoibarren jaio zan 1980an, eta hauxe da argitaratzen dauen lehenengo beharra. Industria-injinerua da, eta energia barriztagarrien iraunkortasun gaietan aditua da.

Lagu biren arteko harremana aurkezten dau nobelan, Oier eta Ander. 33 urte ditu Anderrek, eta bizitza ezegonkortzen deutson koktela: drogen menpekotasuna eta eskizofrenia; Oier lagun idazlearen laguntzaz kontauko deusku bere bizitzea, gaixotasun mentalen aurrean daukagun jarrerearen salaketeagaz batera.

Osorik irakurri