Mursego, Oreka TX eta Kepa Junkera Vic-eko musika azokan izango dira gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 18a, 00:00

Mercat de Música Viva de Vic jaialdia gaur hasiko da, irailak 18, eta aurten hiru euskal taldek hartuko dute parte, Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Soinuak programeagaz: Mursego, Oreka TX eta Kepa Junkera. Euskadiko Soinuak programak euskal musikari bultzadea emotea dau helburu.

Euskadiko Soinuak eta Etxeparek Mercat-eko profesionalen arteko topaketea ahalbidetuko dabe. Horrezaz gan, Bartzelonan egingo dan EuskalHerria Sona jaialdia aurkeztuko dabe. Euskal enpresek stand kolektibo bat izango dabe Mercat-ean, 39 zenbakiduna, artistak ezagutzera emoteko eta gainontzeko agenteekaz batzarrak egiteko. Aurten erakunde eta enpresa honeek hartuko dabe parte: Kultura Live, MIE, Baga Biga Musika Ideiak, Damba, Emankor Sarea y TxalapArt.

Egitarau zabala atondu dabe Vicen, lau egunetarako, uri osoan zehar eskainiko dira-eta hainbat musika estilako kontzertuak. MVLAB gunea be antolatuko da Vic-en, musika arloko programatzaileak, erakundeak, jaialdiak, enpresak, agentziak, diskoetxeak eta profesionalak batzen dituan espazioa.

Mursegok Hiru bere azkenengo diskoko doinuak eroango ditu Vic-era. OrekaTX-k Silex diskoa aurkeztuko dau, txalapartearen alde tradizional eta modernoa buztartzen dituan beharra. Eta Kepa Junkerak laster beteko ditu 35 urte oholtza ganean. Vicera Sorginak taldeagaz batera joango da.

Osorik irakurri