EIZIEk NordaNor euskal itzulpengintzeari buruzko datu-basea sortu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 22a, 00:00

Euskal itzulpengintzeari buruzko informazioa batu eta zabaltzeko asmoz, NordaNor Euskal itzulpengintzearen datu-basea sortu dau EIZIEk Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak. Euskeratik eta euskerara eginiko itzulpengintzea, interpretazinoa eta zuzenketea hartu ditue kontuan.

Datu-baseko informazinoa ardatz nagusi biren inguruan antolatuta dago, Itzultzaileak eta Itzulpenak, biak alkar lotuta: itzulpenetatik abiatuta itzultzaileen datuetara joteko aukera emoten dau, eta alderantziz. Besteak beste, ondoko bilaketak egin daitekez: Hizkuntza jakin batetik (edo hizkuntza horretara) zer itzuli dan; urte tarte jakin batean zer (kopurua eta testu muetak) itzuli dan; obren jatorrizko izenaren araberako bilaketak; itzultzaile bakotxak zer itzuli dauen; itzulitako obra bakotxak izan dituan iruzkinak eta abar.

Proiektuan, EIZIEko kideez gan, hainbat arlotako adituek be parte hartu dabe, datu-baseak ohiko kalidade eta fidagarritasun estandarrak beteten dituala bermatzeko, azaldu dabe.

Osorik irakurri