'Ihesaldi handia', Libe musikari gasteiztarraren bakarkako lehenengo lana

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 23a, 00:00

Musikari gasteiztarrak hainbat taldetan hartu dau parte, Neubat, Sorkun, Ekon eta Izaki Gardenak, baina orain bakarkako diskoa aurkeztu dau, Ihesaldi handia (Promomusika). Atxus, Txus Villalabeitia eta Eneko de Arzak osotzen dabe Libek zuzendutako taldea.

Hamaika kantak osotzen dabe diskoa, Lilitegi antzua, Ihesaldi handia, Haizea, Jaio naiz, Urratsak, Negu beltza, Gurinezko bihotza, Mamuak, Hustua, Nahigabe eta Doinua. Bonberenea estudioan egin dabe grabazinoa, Karlos Osinaga eta Aitor Acosta teknikarien zuzendaritzapean. Nahasketak Osinagak berak egin ditu, eta masterizazinoa Jonan Ordorikak.

Rock malenkoniatsu eta iluna, oinarri erritmiko sendoez lagundutako tekladu eta ahotsak nagusi dituana, dinoe prentsa-oharrean Promomusikako arduradunek. Abesti batzuetan Joseba Ponceren laguntasuna izan dau, bai forma emotean eta konposizinoak borobiltzean be.

Urriaren 6an, Elkar Estudioan joko dabe Libek eta taldeak, eta ostean, hilaren 11n, Urretxun.

Osorik irakurri