Atzerrian euskerea erakusteko prestakuntza ikastaro barria datorren barikuan hasiko da EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 23a, 00:00

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Etxepare Euskal Institutuagaz lankidetzan eskainiko dauen atzerriko unibersidadeetan eta goi mailako zentroetan euskerea erakusteko prestakuntza ikastaro barriaren izen emotea amaitu barri da eta leku guztiak beteta dagoz. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendea hemen topauko dozue. Ikastaroa datorren barikuan, irailaren 26an, hasiko da, eta zemendiaren 15ean amaitu.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskerearen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariak eta Jesús Cuenca de la Rosa EHUko Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen koordinatzaileak zuzenduko dabe ikastaroa.

Alor desbardinetako puntako adituek eskainiko ditue lehen programa honetako eskolak, hainbat gai jorratuz, besteak beste, euskerea irakasteko metodologia, gaitasun komunikatiboa eta motibazinoa, syllabusaren antolaketea, curriculumaren diseinua, ahozkotasuna edo teknologia.

Osorik irakurri