2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako aurre-kanporaketak astegoienean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 24a, 00:00

2015eko urtarrilaren 17an aurkeztuko dan Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dabe; 35k izena emon dabe eta, beraz, irailaren 27an, urriaren 4an eta 11ean jokatuko diran 5 aurre-kanporaketetan 13 bertsolari sailkatuko dira. 2013ko finalistak zuzenean sailkatuta dagoz.

2013ko txapelketearen sailkapena erabili da aurre-kanporaketetako saioak osotzeko. 2013ko txapelketan parte hartu ez eben bertsolariak 2013ko sailkapenaren amaieran kokatu dira orden alfabetikoan.

Aurre-kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da eta ganerako bertsolariak puntuazinoaren arabera sailkatuko dira. 2013ko txapelketako 5 finalistek izena emon dabe 2015eko txapelketan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira; danetara, 18 bertsolariko taldea osotuko dabe 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan.

Kontuak kontu, 5 aurre-kanporaketak 3 egunetan banatuta Kanpezun, Ozaeta eta Elosun jokatuko dira.


Bertsolariak

30 bertsolarik parte hartuko dute aurre-kanporaketetan

1. aurre-kanporaketea (Kanpezun, irailaren 27an): Irati Anda, Zigor Enbeita, Iker Olabarrieta, Oier Arbina, Ainara Balantzategi eta Unai Gomez.

2. aurre-kanporaketea (Kanpezun, irailaren 27an): Ander Solozabal, Xabi Igoa, Iñaki Tena, Egoitz Iradier, Iker Agirre eta Iñaki Lertxundi.

3. aurre-kanporaketea (Ozaetan, urriaren 4an): Paula Amilburu, Iker Pastor, Jon Ruiz de Pinedo, Iñaki Cabeza, Josu Campo eta Asier Rubio.

4. aurre-kanporaketea (Ozaetan, urriaren 4an): Unai Mendibil, Ainhoa Comas, Unai Bengoetxea, Maite Murga, Peru Abarrategi eta Jon Sanchez.

5. aurre-kanporaketea (Elosun, urriaren 11n): Felipe Zelaieta, Maria Izaga, Maddalen Arrausi, Unai Argote, Maria Fuentes eta Irati Ruiz de Pinedo.


Gai-jartzaileak

Aintzane Irazusta, Libe Ramila, Lierni Altuna, Maialen Kortabarria, Marta Ugarte, Nieves del Alamo, Oier Suarez, Olatz Santocildes eta Veronica Domingo.


Informazino gehiago hemen.

Osorik irakurri