Iban Zalduak bere ipuinen irakurketa bat egingo dau Wroclawen (Polonia)

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 26a, 00:00

Iban Zaldua idazle donostiarra Poloniako Wroclaw urian izango da, bertako Miedzynarodowy Festiwal Opowiadania ospetsuan -Istorio Laburren Nazinoarteko Jaialdia- bere ipuinen irakurketa bat eskaintzeko, Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz. Jaialdia urriaren 1etik 5era ospatuko da.

Topaketearen helburua narrazino bide desbardinei oihartzuna emotea da, literaturearen eragina aztertuz ganerako generoetan, eta Poloniako eta atzerriko artisten arteko hartu-emonak ahalbidetuz. Urtero, irakurle desbardinek euren ipuinak irakurten ditue, jatorrizko hizkuntzan, eta horreen itzulpena proiektetan da irakurketeak iraun bitartean.

Urriaren 3an, arratsaldeko 18:00etan, Iban Zalduak bere ipuinen irakurketa bat eskainiko dau, beste hainbat nazinoarteko idazlegaz batera, besteak beste, Han Kang, Marek Bienczyk, Janusz Rudnicki, Wioletta Grzegorzewska, Krzysztof Varga, Halldór Armand Ásgeirsson eta Stefan Sprenger.

Egun Ekonomia irakaslea bada be, euskeraz zein gaztelaniaz argitaratutako idatziakaitik da ezaguna Iban Zaldua. Saiakerak eta eleberriak be idatzi ditu, besteak beste, baina batez be ipuingintzan ibilitakoa da.

Osorik irakurri