Nerea Arruti eta Mari Jose Olaziregi EHUko irakasleak izango dira aurten City University of New York (CUNY) unibersidadeko Bernardo Atxaga Katedrako programa akademikoaren arduradunak. Uurriaren 6tik 10era bitartean, Kultura Ikasketen arlotik proponodutrako egitarauan, eta Ahaztetik nonahiko lehenaldirako pausua gaur egungo euskal narratiban izenburupean, lehenaldia gogoratzeak azken lau hamarkadetako euskal literaturaran izandako eragina izango dabe ikergai.
80. hamarkadan lehenaldi mitikoa erakusten eban euskal literatureak; gaur egun, barriz, gatazka politiko jazo barriak protagonismo ia osoa dauka. Programak euskal literaturak 60ko hamarkadatik gaur egunera arte izan dauen garapena eta bilakaerea aztertzea ditu ardatz, sasoi guztietako lanak eta egileak aztertuz.
Etxepare Euskal Institutuak 2011. urtean sortu eban Bernardo Atxaga Katedrearen helburu nagusia euskal literaturea eta hizkuntzalaritzearen inguruan ikerketea, ikasketea eta ezagutzea sustatzea da. Euskal kultureari buruzko doktoretzako programa akademikoa eskaintzen dau, eta irakasle konbidauak daroaz New Yorkera.
Aurten, EHUko Mikel Laboa Katedreagz lankidetzan, kontzertu bi eskainiko dira CUNYko The Graduate Center gunean, New Yorkeko bosgarren uribidean. Alde batetik, Ruper Ordorika euskal kantariak eta Ben Monder estadubatuar gitarra-jole ospetsuak zuzenekoa eskainiko dabe, urriaren 6an Martin Segal Antzokian, 18:00etan; eta bestetik, Josu Okiñena piano-jotzaileak Aita Donostiaren omenez berbaldi-kontzertua emongo dau, hilaren 10ean, Skylight Room antzokian.