III. KULTURalde ekimenak musikea, antzerkia eta poesia ekarriko ditu Errekaldeko Udaltegira

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 1a, 00:00

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Errekaldeko Udaltegian egingo dan KULTURalde programea inaugurauko dau bihar, urriaren 2an. Musikea, antzerkia, poesia eta bertsolaritzea izango dira ikus-entzule guztientzat zabalik egongo dan eta hileko eguen guztietan –eta urriaren 17an, barikuan– arratsaldeko 19:30etik aurrera formea hartuko dauen ekimenaren protagonistak.

KULTURalde bihar hasiko da, askotan burura etorten jakuzan eta sarritan zentzunik bakoak izaten diran burutazinoen ganeko Totum taldearen errezitaldi poetiko-ludikoagaz. Emonaldiaren izenburua Pensar en alto da.

Antzerkia barikuan, urriaren 17an, itzuliko da Errekaldeko Udaltegira, ATX Teatroa taldeagaz eta Arren Ganbara eta Emeen Sotoa (euskeraz) matxismoaren salaketeagaz. Azken emonaldia urriaren 31n izango da, Las Pituister taldearen El maravilloso mundo de las otras crisis lanagaz.

Musikeari jagokonez, urriaren 9an helduko da Errekaldera, Gaudeamus Hodie Abesbatzak, Arraizpe Abesbatza Alkarteak eta Iralabarriko San Antonio Abesbatzak eskainiko daben kontzertuagaz. Eguenean, urriaren 23an, protagonistea jazza izango da, Klen Jazz Project taldeagaz.

Amaitzeko, Andoni Egañaren, Uxue Alberdiren, Pello Ramírezen eta Goizalde Landabasoren emonaldi bateratua azpimarratu behar da. Musikea, poesia eta bertsoak buztartu ditue, Kafkaren aulkia izeneko ikuskizunean. Saioa eguenean, urriaren 16an, izango da. Jarduera guztietarako sarrerea librea izango da.


Informazino gehiago eta egitaraua ikusteko klik egin hemen.

Osorik irakurri