Itsasoari begira egindako paseoetan sortutako ideak dira Pako Aristiren Urari ostutako poemak (Susa) liburuko olerkien abiapuntua. Bizitzearen aldakortasunaz gogoeta egin dau idazle gipuzkoarrak, eta poemen bitartez bidaia bat proponiduten deutso irakurleari.
Gaztetan pentsau arren bizitzea gauza egonkorra dala, urteekaz bizitzea eten barik aldatzen doala adierazo eban liburuaren aurkezpenean. Gure kultura judu-kristauak sufrimenduaren aldeko kulturea dala eta, Ekialdeko filosofiara jo dau egileak, bizitzea hobeto ulertzen dalako horrela.
Bidaia bat egiteko proposamena dira poemak, bizitzearen beraren bidaia, hain zuzen be. Halanda ze, lehenengo poemetan bidairako aholkuak agiri dira; bigarrenean, bidaiaren edo bizitzearen garapena azaltzen da; eta, azkenean, amaierea, heriotzea.
Poema liburu barria aurkezteko errezitaldiak egingo ditu Aristik, lehenengoa, urriaren 1ean, Donostiako Garoa liburu dendan.