El contrato erakusketea gaurtik aurrera, urriaren 2tik, 2015eko urtarrilak 11ra arte egongo da ikusgai Bilboko Alondigan. Erakusketa honek zinemea, eskulturea, argazkigintzea, poesia, audioa, antzerkia edo jantza arloetan dabilzan hogei bat artistaren lanak batzen ditu. Urian lan egiten daben talde desbardinei berbea eta ikusgarritasuna emoteko asmoz, Bilboko Alondigeak arte eta jakintzarako Bulego Zenbaki Barik taldeagaz hartu-emonak estutu ditu; arte eszenikoakaz, soziologiagaz eta ikuste-arteagaz lotuta dagozan lau profesionalek 2010an Bilboko Solokoetxe auzoan sorturiko taldea da. Bi erakundeen alkarlanaren ondorioz 2013 urtean hasitako bi urteko bizilekua da El contrato proiektua. Lehen urtean zehar, irakurketa talde bat jarri zan martxan testu-multzol baten inguruan. Saio horreen helburua esan barik eta oro har onartutako akordioek zelan baldintzatzen dituen ekintzak eta egoteko eta jokatzeko moduak ikertzea izan zan. Hamabi irakurketa saio egin ziran eta hor garatutako gogoetak eta eztabaidak reformulatzen dira erakusketea osotzen daben 12 sailetan. Erakusketea berbaldiakaz, zinemeagaz, ekintza performatiboak eta proposamen eszeniko desberdinakaz osotzen da.
El contrato irakurketa-taldea barriro batuko da erakusketea ikusgai egongo dan hiru hileotan eztabaida barriak sortarazoz. Nabarmenak eta esplizituak diran kontratuez gan, gure egunerokotasuna zehazten daben beste kontratu ikusezin eta ez esandakoak eukiko ditu abiapuntu. Atal bakotxean sartutako obren eta saioetan irakurri eta eztabaidatutako edukien arteko loturea edegia izango da. Lanak Luca Freik asmautako egituran aurkezten dira. Honek irakurketa-saioen hainbat sarrera edo garapen egiten ditu, erakusketako gunean eta denporan. El contrato erakusketeak hamabi atal ditu, egin diran irakurketa-saioak be hamabi izan baitira. Taldean izandako eztabaiden emoitza dira saioak: kontratu soziala eszenaratzea, gorputzen arteko kontratua, produziduteko moldeei buruzko kontratua, kontratua gailu legez, teoria eta praktikearen arteko kontratua, kontratua desklasifiketea, idatzizko eta ahozko kontratua, kontratu pedagogikoa, kontratuaren performatibidadea zein artxiboa kontratu legez. Hogei bat artistaren lana batzeaz gan, hainbat jarduera egongo dira, berbarako, berbaldiak, performanceak, zinema-programea eta irakurketa-talde barria. Erakusketak hartu-emonetan jarriko ditu artearen baliabide desbardinak –pinturea, zinemea, eskulturea, argazkigintza, poesia, audioa, antzerkia edota jantzea– erakusketa eta eszenaren espazioan onartutako protokoloakaz, zalantzan jarteko edo berresteko.
Hona hemen konbidautako artistak: Eulalia Abaitua, Lawrence Abu Hamdan, Agency, Elena Aitzkoa, Malús Arbide, BADco, Ricardo Basbaum, Josu Bilbao, Kajsa Dahlberg, Jon Mikel Euba, Luca Frei, El contrato irakurketa taldea, Arne Hendriks, Joost Janmaat eta Jasper van den Berg (Academy of Work), Iñaki Imaz, Jeleton, Teresa Lanceta, Karl Larsson, Arantxa Martínez, Asier Mendizabal, Adriana Monti, Rabih Mroué, Carme Nogueira, Anxela Caramés eta Uqui Permui (Contenedor de feminismos), Itziar Okariz, Catarina Simão, Daniel Steegmann Mangrané, Gertrude Stein, Teatro Ojo, Wendelien van Oldenborgh.
Bulegoa Zenbaki Barik Bilboko Solokoetxe auzoan kokatuta dagoan arte eta jakintza-arloko bulego bat da. Beatriz Caviak, Isabel de Naverán, Miren Jaiok eta Leire Vergarak osotzen dabe. El contrato irakurketa-taldea aldeka irakurteko aldian behin batzea lagungarria da ikuspegiak trukatzeko, eztabaidatzeko eta eztabaidak ezusteko norabideetatik joteko. Lagun-talde bategaz testuak irakurriz eta bateratze-lana eginez, El contrato taldearen ikerketea bi urtez egituratu da, astiro, etenbarik eta berbetan jardunez. El contrato irakurketa-taldeak bi aldi ditu: lehenengoa 2013ko apirilaren eta 2014ko zezeilaren artean izan zan; eta bigarrena 2014ko urriaren eta 2015eko urtarrilaren artean izango da, El contrato erakusketeagaz batera.
2013an, Bulegoa z/b arte eta jakintza-arloko ekimenaren proiektu orokorra eratzen daben lau arloak berraztertu zituan irakurketa-taldeak: soziologia, komisariotzea, kritikea eta koreografia. Taldean, era askotako dokumentuak erabili ziran: saiakerak, testu historikoak, epaile-aktak, berbaldiak, poemak, prosea, filmen kritikak, albisteak, alkarrizketak, filmak edota audio-erregistroak. Hiru orduko saioetan, ozen irakurri, eztabaida egin dogu, eta talde-idazketako ariketak be egin doguz. Holan izan dira bilerak: sarrerako saioa; hamabi saio, Bulegoa z/b ekimeneko bi kide moderatzaile-lana eginez horreetako bakotxean; eta lau saio, lau konbidadu moderatzaile lana egiteko: Héctor Bourges, Catarina Simão, Filiep Tacq eta Elena Casado.
Irakurketa-taldearen bigarren aldia Bilboko Alondigan, erakusketa-aretoan izango da, sei saio izango ditu, eta lehen aldiak izan dauen metodologia bera izango dau: testuak irakurriko dira, horreeza eztabaidatuko da, taldeko kideek gertatutakoari buruzko kronikak idatziko ditue, eta hurrengo bileran irakurri egingo ditue. 2013an abiarazotako irakurketa-taldeko parte-hartzaileak ibiliko dira moderatzaile saio bakotxean. Testuak honako honeek proponidu ditue, erakusketan aurkezten dituen lanak oinarritzat hartuta: Ricardo Basbaum, Kajsa Dahlberg, Luca Frei, Teresa Lanceta, Karl Larsson eta Wendelien van Oldenborgh. Kasu batzuetan, artistak bertan izango dira, irakurketa-saioetan.
El contrato erakusketeak BBVAren babesa dauka eta bankuaren bezeroek erakusketarako bisita-gidatu programa batez gozau ahal izango dabe.