Argizaiola 2014ko argazki sarituak ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 3a, 00:00

Urriaren 2ean hasi eta urri osoan Batzar Nagusietako erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6) ikusi ahal izango dira Argizaiola sariketan parte hartu daben argazkirik onenak. Sariketa hori era horretakoen artean zaharrenetarikoa da Euskadin. Besteak beste, erakusgai egongo dira argazki irabazlea, Xabier Matarena, eta akzesita irabazi daben bienak (Oskar Gaskon eta Asier Garagarza), baita sariketan parte hartu daben beste argazki aukeratu batzuk be. Argazkiak urriaren 2tik dagoz ikusgai, baina inaugurazino ofiziala urriaren 8an izango da, 19:30ean hasita; irabazleak hantxe izango dira eta berbaldi-barriketaldian parte hartuko dabe.

Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoa dauen erakusketa hau Euskal Herriko Argazkilaritza Alkarteen Federazinoak suspertzen dauen Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da (aurtengoa VIII. edizinoa da) eta Bilboko Udalak eta BBK Fundazinoak babesturik dago.

Batzar Nagusietako erakusketa honezaz ganera, Bilboko beste leku batzuetan beste 7 erakusketa izango dira, euskal argazkilari entzutetsuen eskutik, esaterako Xanti Rodríguez, Asier Castro edo Cesar Azkarate; Wang Yao artista txinatar ospetsuaren lanak be ikusgai izango dira.

Egitaraua urriaren azkenera arte luzatuko da eta horren osogarri izango dira izen handiko profesionalek emoniko berbaldiak eta tailerrak, eta urriaren 5ean argazki-rallya izango da, 8-14 urte bitarteko eskola-umeei zuzendurikoa.

Osorik irakurri