Joan zan zapatuan 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako 3. eta 4. aurre-kanporaketak jokatu ziran Ozaetako Iduia Jauregi ederrean. Oier Suarez aurkezle zala jokatu zan lehenengoa, eta holan geratu zan sailkapena: Paula Amilburu 206 puntu, Jon Ruiz de Pinedo 165,5, Iker Pastor 163,5, Asier Rubio 162,5, Josu Campo 159,5 eta Iñaki Cabeza 125,5.
Laugarren kanporaketan, barriz, Marta Ugarte aurkezle zala, holan geratu ziran puntuazinoak: Unai Mendibil 184,5 puntu, Unai Bengoetxea 182,5, Peru Abarrategi 176, Ainhoa Comas 144, Jon Sanchez 95 eta Maite Murga 92.
Gauzak holan dirala, bi saio horreen irabazleek, Paula Amilburuk eta Unai Mendibilek irabazi zituen zuzeneko txartelak, lehenengo bi aurre-kanporaketetan, Kanpezun, irabazleak izan ziran Zigor Enbetia eta Xabi Igoagaz batera. Ozaetan kantau eben beste bertsolari guztiak zain geratu dira, beste 3 aurre-kanporaketetan beste bertsolariek lortzen daben puntuen arabera sailkatuko diran ala ez. Danetara, 13 bertsolarik lortuko dabe aurrera jarraitzea. Azkeneko aurre-kanporaketea, hurrengo zapatuan, urriak 11, Elosun jokatuko da.
Informazino gehiago hemen.