'Zuztarretatik oinez' Galdakaoko ibilbide toponimikoari buruzko bideoa aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 10a, 00:00

Galdakaon gaur eguerdian, urriak 10, aurkeztu ditue 2014-2015 eskola-agendea eta Zuztarretatik Oinez, Galdakaoko lehenengo toponimia-ibilbidea.

Zuztarretatik oinez Labayru Ikastegiak Galdakaoko Udalarentzat egin dauen bideo bat da. Errekalde, Goikoetxe, Elexalde eta Altamira auzoetatik eroango gaituan ibilbidea erakusteagaz batera, parajeotan dagozan eraikin, baserri, iturri eta abarren izenak, toponimoak, eta beste jakingarri asko emoten dira: gerrako kontuak, burdina ataraten zan denporakoak, lehenagoko bizimodua… Bertako barriemoileek emondako informazinoa guztiz garrantzitsua izan da.

Aurkezpena Galdakaoko Maximo Moreno Musika Eskolan izan da eta bertan batu dira, besteak beste, Galdakaoko Udaleko (Amaia Betolaza, alkateordea), Labayru Ikastegiko (Adolfo Arejita, zuzendaria) zein Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak (Ana de Castro, euskera zuzendaria)  eta barriemoileak.

Izenak erakusten dauenez, material hau Zuztarretatik ahora egitasmoaren barruan sartzen da, herri-jakintzaren trasmisinoa ziurtatzeko beste bide bat.

Osorik irakurri