Galdakaon bart jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketea irabazi eta finalaurrekoetarako txartela lortu dau beñat Ugartetxea mallabiarrak; bertsozale mordoa batu da Galdakaoko Torrezabal aretoan, 110 lagun inguru batu. Aurrez aurre ondoko bertsolariak izan ziran:
Aitor Bizkarra Ruiz
Beñat Ugartetxea Ostolaza
Garikoitz Sarriugarte Onaindia
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
Iñaki Iturriotz Zuluaga
Julen Erezuma Arzanegi
Ariketa guztiak egin ostean, Beñat Ugartetxea Ostolazak lortu dau puntu gehien batzea, 372,5 puntu. Holan, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau Mallabikoak. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Holna geratu dira gaurko puntuazinoak:
Beñat Ugartetxea Ostolaza 372,5
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 366,5
Julen Erezuma Arzanegi 356,0
Garikoitz Sarriugarte Onaindia 354,0
Iñaki Iturriotz Zuluaga 337,5
Aitor Bizkarra Ruiz 316,5
Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Alkarteko lehendakaria, Asier Ibaibarriaga Apoita, eta Galdakaoko alkatea, Ibon Uribe egon dira.
Galdakaoko saioan gai-emoile beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu dabe; idazkari beharrak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga egin ditu.
Hurrengo saioa Gautegiz-Arteagako herriko frontoian jokatuko da urriaren 19an, 17:30ean. Aitor Arrutia, Inazio Vidal, Itxaso Paia, Josu Landeta, Lander Ibarluzea eta Oihana Bartraren txandea izango da