Lourdes Oñederrak euskerearen estandarizazinoa jorratuko dau mintegi batean, Osloko Unibersidadean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 13a, 00:00

Lourdes Oñederra hizkuntzalari eta euskaltzainak berbaldi bat emongo dau Osloko Unibersidadean, gaur eta martitzenean, urriaren 13an eta 14an, Language Planning - Theory and Practice in Dialogue (Hizkuntzearen planifikazinoa - Teoria eta praktika) izenburupean egingo dan mintegian. Oñederrak Standarization of Basque: from grammar (1968) to pronunciation (1998) (Euskerearen estandarizazinoa: gramatikatik (1968) ahoskerara (1998) hitzaldia emongo dau, gaur, Euskaltzaindiako iturriek jakinarazo dabenez.

Mintegiaren antolatzaileek azpimarrau dabenez, hizkuntzen planifikazino eta estandarizazino prozesuak ez dira neutralak, eta hizkuntzearen estatusean eta hiztunek hizkuntza estandarragaz daben identifikazino mailan eragina dabe. Holan, bada, estandarizazinoaren balizko arazoetako bat hiztunen jarrerea da.

Beraz, hizkuntza planifikazinoaren oinarri normatibo batzuk azalduko dira mintegian, eta beren arrakasta edo porrota mahai gainean jarriko, betibe praktikan emoten diran oztopo edota bestelako arazoak aztertu ondoren.

Osorik irakurri