Alaine Agirre bermeotarrak helduentzako lehenengo nobelea kaleratu dau, 'Odol mamituak'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 14a, 00:00

Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabe idazleak berbaurrean dinoen lez. Emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta osatze neketsua, gordin kontauta, eta tartan umorea erabiliz, azaldu ditu Alaine Agirrek Odol mamituak (Elkar) nobelan. Barikuan, hilak 17, liburua eta bertan agiri diran gaiak berbagai izango ditue egileak berak eta Gidor Bilbao EHUko Ikasketa Klasikoen irakasleak Bilbon, Elkar aretoan, 18:30ean.

Indar handiko idazkerea darabil Alaine Agirrek, Elkarreko editorearen esanetan. Barru-barrutik idatzitako testua da. Egileak berak krisialdi gogor bat bizi ebala ekin eutson nobelea idazteari. Istorioak, beraz, badauka autografikotik, baina ez da autobiografikoa. Bost kapituluetatik lehenengoa idatzi eban bere esperientziak erabiliz. A dauka izena protagonisteak, eta ganerako personaiek be hizkiekaz izendatzen ditu narratzailea, B, C, D eta abar.

Nobelearen hasiera nik pasautako ilunaldi batean dago oinarrituta, eta kontetan diran sentsazinoak, lehenengo partean batez ne, nik bizi izandakoaren oihartzun bat dira. Gogortasuna ez dot apropos bilatu, baina egia da, esan deustienez, irakurle askori gordina begitandu jhakola, azaldu dau Agirrek.

Alaine Agirre Garmendiak (Bermeo, 1990) Ume literaturako hainbat ipuin kaleratu ditu: Nire potxolina maitea, Letra txarra daukat, eta zer?, Nora joan da aitona?.
 

Osorik irakurri