Mendebalde Kultura Alkarteak 2014ko urriaren 16 eta 17an Hibridismo dialektala XXI. mendean izenburuko XVIII. Jardunaldiak egingo ditu. Berbaldiak eta ganerakoak arratsaldez izango dira 17:00etatik aurrera. Azken urteotan legez, XVIII. Jardunaldiok Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Plaza Barria 15ean, izango dira.
Ondorengo jaun eta andreak izango dira hizlari: Kepa Altonaga, Leire Gandarias, Ariane Ensunza, Lorea Unamuno, Iñaki Gaminde eta Iñaki Esparza.
Beste alde batetik, omenaldi-gorazarrea egingo deutsie Andolin Eguzkitzari Iñaki Sarriugarteren eskutik. Andolin Eguzkitza santurtziarra idazlea, irakaslea, euskaltzain osoa eta Bizkaie!ren laguna izan zan. 2004an hil zan bihotzekoak jota 50 urte zituala.
Lankidetza hitzarmena
Urriaren 16an, eguenean, Mendebalde Kultura Alkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe Bilbon, goizeko 11:30ean, Euskaltzaindiaren egoitzan. Mendebalderen izenean Kaxildo Alkorta presidenteak sinatuko dau, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Bi erakundeon arteko alkarlana euskerearen normalizazinorako proponiduten diran egitasmoen inguruan gauzatuko da, euskerearen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazinoan eta sentiberatzean batez be.
Euskaltzaindia garatzen dagoan Lexikoaren Behatokia elikatzeko asmoz, Mendebalde Kultura Alkarteak argitaraturikoaren euskerazko testu-multzoa Akademiaren esku jarriko dauela jasoten dau hitzarmenak.