Googlek jakinarazo dauenez, Android sistemearen hurrengo bersinoa 68 hizkuntzatan erabili izango da, horreen artean, lehenengo aldiz, baita euskeraz be. Sistema eragile berriaren izena Android 5.0 Lollipop izango da.
Euskereagaz batera beste 14 hizkuntza gehitu ditue bersino honetan, besteak beste, galiziera, bengalia, islandiera, nepaliera eta tamila...
Bersino barria urriaren 17an, barikuan, egongo da eskuragarri lehenengo erabiltzaileentzat, baina gehienok aste batzuk beharko doguz eguneratu eta erabili ahal izateko, gailuaren arabera.