EHUk, Mondragon Unibersidadeak eta Deustuk bat egin dabe 'Ika Mizka' egitasmoaren hirugarren edizinoagaz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 17a, 00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gaztezulo aldizkariak sustatzen daben Ika Mizka egitasmoaren inguruan indar gehiago batu dira hirugarren edizino honetarako. Igaz Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) eta Mondragon Unibersidadeak (MU) lankidetzan jardun baeben, aurten Deustuko Unibersidadea be sartu da alkarlanean. Gazteak euskerearen erabilerearen garrantziaz sentsibilizau nahi ditu Ika Mizka. Eta hik nola bizi dunk euskara egitasmoak. Era berean, jarrera aktiboagoak bultzatzeko ahalegina egiten dau.

Lankidetzan dabilzan erakunde guztiek gaur aurkeztu dabe aurtengo egitasmoa. Esan bezela, aurten hiru unibersidadetako ikasleek parte hartuko dabe egitasmoan: urriaren 30ean, Oñatin, Mondragon Unibersidadeko Enpresagintza Falkultadean; zemendiaren 13an, Deustuko Unibersidadearen Donostiako campusean; eta abenduaren 3an, EHUko Erizaintzako Unibersidade Eskolan, Donostian.

Barriketaldia eta zizka-mizkak buztartzen ditu egitasmoak, eta mahai beraren bueltan unibersidadeetako gazteak eta animetan diran herritarrak personaia erreferentzialakaz jesartzen ditu. Arpegi ezagunek eta gazteek gai zehatz baten inguruan konpartiduten ditue kezkak eta bizipenak, euskeraz, eta esparru jakin batean euskeraz egiteak dakarzan pozez, zailtasunez, lorpenez zein sentsazinoez.

Isabel Elorza EHUko Gipuzkoako campuseko Euskera zuzendariak gazteen motibazinoa nabarmendu dau. 'Euskal Herriko Unibersidadean euskereagazko gazte motibatuak doguz protagonista nagusienetakoak. Aurten, gainera, Donostiako Erizaintzako Unibersidade Eskolan egingo dan Ika-mizka proiektua dogu honen erakusle argia eta garbia, ikasleek hasiera hasieratik euren gogoa eta kemena adorez eta bihotzez agerrarazoten dagozalako. Argi dogu euskereak unibersidadean aurrera egiten jarraitzea nahi badogu gizarteko partaide guztion konpromisoa behar beharrezkoa dogula', esan dau.

Era berean, Jon Altuna Mondragon Unibersidadeko errektoreorde akademikoaren esanetan, 'igazko edizinoan esan neban lez, unibersidadea gizartearen garapenean zerikusi handia dauen eragilea danaren ideari eusten jarraitzen dogu Mondragon Unibersidadean eta besteak-beste, garapen horretan, gure gazteen eskutik eragiten dogu, baita hartu-emonetarako darabilgun hizkuntzan be. Beraz, gazteek, badaukie zer esanik arlo honetan, euren esku baitago gure hizkuntzearen normalizazinoaren alde lan egin beharra etorkizunean'.

Bestalde, Roberto San Salvador del Valle Deustuko Unibersidadeko errektoreordearen ustez, 'lehenik, unibersidadea eta gizartea bera eleaniztun bihurtzeko personek, banan-banan, hizkuntzeagazko konpromisoa hartu behar dabe. Alkartearen kide bakotxak protagonismo osoa hartu behar dau. Horregaitik persona eleaniztun bihurtzen garenean, alkartea, gizartea bera, be eleaniztun bihurtzen da', azaldu dau.

Gainera, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Aldundiko Euskera zuzendariaren berbetan, gazteek eretxia emotea garrantzitsua dan moduan, eurek esandakoa kontuan hartzea ezinbestekoa da. 'Azken batean, etorkizunean hizkuntzea normalizauta izango badogu, batez be, oraingo gazteen ekarpenari esker izango da. Emon deiotsegun berbea gazteei, hartu daiguzan kontuan euren eretxiak, bizipenak eta sentsazinoak', adierazo dau.


Ikasleen ekarpenak

Mondragon Unibersidadeko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko ikasle talde batek egindako ekarpenak jaso eta aplikau ditu aurten Ika Mizka egitasmoak. Maria Ayerbe, Itsaso Etxebarria eta Maite Salaberria ikasleek Ika Mizka egitasmoa sakon aztertu dabe eta hobetzeko hainbat aholku egin ditue.

Holan, sare sozialetako profila sortzeko gomendioa egin dabe, eta, horregaz batera, webgunea sortzeko proposamena, gazteek proiektuaren ganeko jarraipena egin ahal izateko (Ika Mizkak egindako bideoak, argazkiak, jasotako eretxiak eta abar jasoteko gunea).

Modu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gaztezulo aldizkariak proposamena egoki ikusita, hiru ikasleei proponidu deutse webgunea egitea, eta halaxe egin dabe: www.ikamizka.com. Sare sozialetan be jarraitu daiteke egitasmoa: Twitterren (https://twitter.com/Ika_Mizka) eta Facebooken (https://www.facebook.com/IkaMizka).
 

Osorik irakurri