Lander Iglesiasek zuzentzen dauen 'Cuarteto del Alba' lanak zabalduko dau BAD 2014 urriaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 17a, 00:00

Bad 2014, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako jaialdia urriaren 22tik zemendiaren 2ra arte ikusi ahal izango da uriko hainbat eszenatokitan eta, barrikuntza lez, Arriaga plazeak, Carnaval, Cielo Raso euskal jantza konpainiaren haide zabaleko inaugurazino lana jasoko dau (urriaren 22an, arratsaldeko 19:00retan).

Bestetik, Cuarteto del Alba, BAD-en produkzinoa, Carlos Gilen sinadurea eta Lander Iglesiasen (Laurentzi Producciones) zuzendaritza eszenikoa dituan Cuarteto del Alba lanaren Bizkaiko aurkezpenak hasierea emongo deutse datorren eguaztenean, antzerkiz eta jantzaz betetako hamar eguni.

Barrikuntzea da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren edizino barri hau inauguretako aukeratu dan eszenatokia Arriaga antzokia izango dala. Bertan Cuarteto del Alba lana ikusi ahal izango da, urriaren 22an eta 23an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Laurentzi Produccionesen azken lana gaur goizean aurkeztu da Arriaga antzokian; bertan egon dira Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia, Lander Iglesias lanaren zuzendaria eta antzezleetako batzuk.

Lander Iglesias da ibilbide profesional luzea daben artistez osotutako antzezlan honen zuzendaria. Maiken Beitia, Gotzon Sánchez, Ricardo Moya eta Valery Tellechea dira Cuarteto del alba antzezlaneko lau izate eszenikoak, zuzendariak bere ibilbidean, antzerki, telebista eta zine proiektu askotan, lankide izan dituan personak.  

Talde artistikoa osotuz, Mariluz Díaz produkzino laguntzailea da, Sara Panigua koreografiaz eta ikus-entzunezko espazioaz arduratzen da, Iñigo Ibaibarriagaren esku egongo da soinua, eta argiztapenaren eta ikus-entzunezkoen diseinua Iñaki Garcíaren eta Bruno Ventolaren lana izan dira.

Produkzino lan hori posible izan da egoitzea Bilbon dauen euskal konpainia barria sortu dalako, Laurentzi Producciones. Krisi garai honetan, Mariluz Díazek eta Lander Iglesiasek osotzen daben konpainia, konpromisoz betetako antzerki garaikidea egiteko borondatez heldu da. Berez antzerki munduko gizona dan Lander Iglesias jantzaria, antzezlea eta zuzendaria da, eta hogeita hamar urte baino gehiago daroaz lanbide honetan, zuzendari lanetan, batez be.


Sinopsia

Cuarteto del alba antzezlaneko lau izate eszenikoak, personaia asko barruratu behar dituen antzezleak holan izentetan baititu egileak, gaur egungo garaian, etorkizunera begira dagoan eta  plataforma lez proiektetan dan talde ahots bakar bilakatzen dira. Personaia horreek zehazten dituenak ez dira euren ezaugarri psikologikoak, nabarmenetik harago dagozan sinbolismoak edo esanahiak baino.

Ahots bakotxak egitura dramatiko eliptikoaren garapenerako bide bat sartzen dau, pasarte bakotxean, frustrazino politikoaren mina, maitasuna galdu izanak sortutako mina, batzen dituan emozinoa, kontzeptua, bizipenak sartzen ditue, guztia be, drogen, utopia politikoen, deserrotzearen, gogobetetasun faltearen eta ezinbestean desenkantura daroan ustezko patuaren ondorioz jasotako askatasun horreei buruzko erreferentziakaz nahastauta. Eszenografia sinpleari esker, ikus-entzuleak, pasarte bakotxean emozino bat deskribiduko daben personaia asko erakutsiko dituan antzezlana ikusiko dau.

Bere ibilbide profesionalean antzerkiaren munduan bete izan dituan lan anitzakaitik oso ezaguna dan Carlos Gilek dramaturgo lez egin dauen lehenengo lana da. Hasiera hasieratik arte eszenikoetan ibili zan, antzerkiko antzezle, eta aldizkari baten eta Artezblai argitaletxeko liburu anitzen zuzendari eta editore, arte eszenikoei buruzko Yorick liburu-dendearen sortzailea izateaz gan. Ibilbide luze horrek medio askotan jarduteko eta egitasmo askotan parte hartzeko aukerea emon deutso. Carlos Gil egile legez itzuli da antzezlan honetan, bere belaunaldiak bizi izan dituan egoeren parte bat irudikatzeko.


Sarreren salmentea

Cuarteto del alba Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian eskainiko da urriaren 22an eta 23an, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 7 eta 16 euro bitartean egongo dira erosgai eta BONOBADek, txarteldegian % 25eko beherapena izateko eskubidea emoten dau.

Osorik irakurri