Odei Barrosok Aiherrako saioa eta finalerdirako txartela irabazi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 20a, 00:00

Aiherran jokatu zan joandako zapatuan Xilaba Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketea. Berrehun bat lagun batu ziran eta saioa bizi-bizia, maila ederrekoa izan zan. Ondokoak izan ziran kantau eben bertsolariak: Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua, Ortzi Idoate, Patxi Iriart, Odei Barroso eta Ramuntxo Christy. Gai-jartzaile lanetan, barriz, Iban Falxa ibili zan. Kontuak kontu, Odei Barroso izan zan puntu gehien jaso ebana eta bera pasau da zuzenean Larresoron jokatuko dan finalerdira.

Puntuazinoari jagokonez, Odei Barrosok 221 puntu jaso zituan; Eneritz Zabaletak 217, Ramuntxo Christyk 215, Patxi Iriartek 201, Ortzi Idoatek 196,50 eta Ortzi Muruak 178,50.

Gauzak holan dirala, puntuaketa guztiak esku-artean, erabagita gelditu dira hurrengo bi finalerdiak:

- Larresoron, urriaren 26an, 17:00etan: Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Maddi Sarasua, Xan Alkat eta Ortzi Idoate.

- Aiziritzen, zemendiaren 2an 17:00etan: Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Ramuntxo Christy, Aitor Servier, Patxi Iriart eta Egoitz Zelaia.

Saio horreetatik sei bertsolari sailkatuko dira zemendiaren 15eko finalerako.

Osorik irakurri