Oihana Bartrak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 20a, 09:15

250 lagun inguru batu dira bart Gautegiz-Arteagako herriko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan.

Bertsolariak, hurrengoak:

Aitor Arrutia Azkueta
Inazio Vidal Gurrutxaga
Itxaso Paia Ruiz
Josu Landeta Egurrola
Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua
Oihana Bartra Arenas

Ariketa guztiak egin ostean, Oihana Bartra Arenasek lortu dau puntu gehien batzea, 344,5 puntu. Holan, finalaurrekoetarako txartela lortu dau bilbotarrak. Besteak puntuazinoen zain geratuko dira. Honakoa da saioko puntuazinoa eta sailkapena:

    Oihana Bartra Arenas 344,5
    Josu Landeta Egurrola 342
    Aitor Arrutia Azkueta 341,5
    Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua' 339
    Inazio Vidal Gurrutxaga 319
    Itxaso Paia Ruiz 316,5

Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Alkarteko zuzendaritzako kidea, Moises Enbeita Ealo, eta Gautegiz-Arteagako alkatea, Juan Felix Naberan egon dira.

Gai-jartzaile beharretan Bernar Mandaluniz Plaza ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu dabe; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketea datorren zapatuan, urriaren 25ean, izango da Mungian, Olalde aretoan, 17:30ean. Kantauko daben bertsolariak ondokoak izango dira: Eneko Abasolo 'Abarkas', Gorka Lazkano, Jon Rementeria, Joseba Artza, Julen Ibarguengoitia eta Peio Ormazabal.