Womex azoka ibiltariak 20 urte beteko ditu aurten, eta 2014ko edizinoa eguaztenetik, urriaren 22tik domekara, urriaren 26ra bitartean egingo da Santiago de Compostelan (Galizian), eta, ohikoa izaten dan lez, euskal musikea be bertan izango da, Etxepare Euskal Institutuaren partaidetzeagaz. Alde batetik, Korrontzi, Oreka TX eta DJ Makala taldeen kontzertuak eskainiko dira, eta bestetik, Euskal Herriko enpresa batzuk Euskadiko Sonuak standa izango dabe eskuragarri.
Etxepare Euskal Institutuak gogorarazo dauenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatutako programea da Euskadiko Soinuak, musika sektoreko alkarte desbardinakaz lankidetzan; Etxepare Institutuaren partaidetzea be badauka, kanpoko zabalkundeari jagokonez.
Womex munduko musikei eskainitako topaketa profesionala da, nazinoarteko azokaz gan, kontzertuak eta showcase saioak antolatzen dituana. Topaketeak 90 herrialdetako 2.500 ordezkari inguru eta 1.260 enpresa espero ditu aurten, horreen artean 800 programatzaile, 500 zigilu, editore eta banatzaile eta 300 kazetari inguru. Gainera, DJ Womex Summit topaketea, film emonaldiak edo 25 herrialdetako 80 adituen berbaldiak eta aholkularitza saioak be eskainiko ditue azokan.