Urriaren 23an, eguenean, 19:00retatik aurrera, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Zientzia Club ikuskizunaren lehen edizinoa izango da. UPV/EHUko adituek zientziaren ganeko 10 bat minutuko bakarrizketak atondu ditue, umorea eta musikea ardatz hartuta. Bilbokoa Zientzia Clubaren hirugarren saioa izango da, Donostian martitzenea eta Gasteizen eguaztenean egindakoen ondoren.
Sarrerea librea izango da tokiak bete arte. Ondokoa da Bilboko saioaren egitarau osoa:
19:00: Una maleta llena de viejos blues, Irrintzi Ibarrolaren eskutik (Musika saioa).
19:15: Esa no soy yo, Inma Hernáezegaz.
19:30: Big Van Theory, umorezko bakarrizketa zientifikoa.
19:45: Hizkuntzaren egitura hierarkikoaz, Kepa Erdoziaren eskutik.
20:00: Supercalculísticoextrahabilidoso, Pedro Alegríak eskainia.
20:15: Publicidad sobre alimentos y salud: tú lo que quieres es que me coma el tigre, Bittor Rodríguez.
20:30: Big Van Theory, umorezko bakarrizketa zientifikoa.
UPV/EHUko ikerlariek berbaldi labur eta entretenigarriak eskainiko ditue. Adimen artifiziala, nutrizinoa, ahotsaren ezagutza, matematiken magia, hizkuntzea, kriminologia edota unibersoaren misterioak lako gaien arlo ezezagunak eta bitxikeriak azalduko ditue. Gainera, tarte garrantzitsua izango dabe baita be blues musikeak eta umoreak, The Big Van Theory bakarrizketalari zientifikoen eskutik.
UPV/EHUren XIV. Zientzia Astea
Zientzia Cluba zemendiaren 5etik 9ra bitartean izango dan UPV/EHUren XIV. Zientzia Astearen aurrerapena izango da. Urriaren 27an zabalduko da XIV. Zientzia Asteko ekintzetan parte hartzeko izena emoteko epea. Helburu gazte eta nagusiak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartea da, gaiok sorrarazoten dituen errezeloak eta bildurrak baztertuz.
Bilbon, Donostian eta Gasteizen 38 stand, 22 tailer eta 16 txango eskainiko dira Zientzia Astean. Beste urte batez, zientziagaz, teknologiagaz eta barrikuntzeagaz lotuta dagozan ekimen ugari izango dira hiru euskal uriburuetan.
Zientzia Asteko tailer eta txangoetan parte hartu nahi daben guztiek www.zientzia-astea.org webgunearen bitartez izena eoan beharko dabe. Izena emoteko epea urriaren 27an, astelehena, goizeko 9:00etan zabalduko da.