Shakespeare bertsolari

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 23a, 00:00

Shakespeareren Ametsa biziarazoten programearen barruan, EIZIEk eta Donostia 2016k Shakespeare bertsolari: itzultzailearen sukaldea (II) jarduerea antolatu dabe urriaren 30erako. Hitzordua Donostiako Lugaritz Kultur etxean izango da, 18:00etan.

Saioaren helburua bertsolaritzearen mundua Shakespeareren obrara hurreratzea da, eta, horretarako, Uda-gau bateko amesa obrako hainbat pasarte hartuko dira oinarritzat. Izan be, A Midsummer Night's Dream obrea bertso neurtu eta errimadunetan idatzita dago, eta testua euskerara ekartean nahitaez hartu behar da kontuan ezaugarri hori.

Ekitaldiak bertso-saio baten egiturea izango dau, eta sukaldari nagusiak Juan Garzia –obrearen itzultzailea–, Jon Martin –bertsolaria eta idazlea– eta Miren Ibarluzea –bertsolaria eta itzultzailea– izango dira, Idoia Nobleren gidaritzapean. Gainera, saioan landuko diran pasarteak EIZIEren webgunean dagoz ikusgai (Bingen Ametzagaren euskerazko itzulpenak prosan, Shakespeareren jatorrizkoakaz batera), nahi dauenak aukerea izan daian pasarteok bertsotan emoten saiatzeko eta saioan bere ekarpenak egiteko.

Osorik irakurri