Cecilia Roth aktore argentinarrarentzat Zinebiko Ohorezko Mikeldi saria

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 24a, 00:00

Interpretetako orduan erakutsitako askatasun eta heldutasuna nabarmendu dabe Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Jaialdiko arduradunek. ZInebiren inaugurazino ekitaldian jasoko dau saria Cecilia Roth antzezle argentinarrak, zemendiaren 14an, Arriaga antzokian.

Bere personaiak aukeratzean, intuizino, arrisku eta koherentzia pertsonal bikainak erabili ditu, bere garaiko emakumeak azaleratzeko. Horren erakusle da zemendiaren 16an, Zinebiren barruan, Guggenheimen proiektauko dan Martín Hache lana,  Adolfo Aristarainek zuzendutakoa. Lan horregaz Rothek Emakume Antzezle Onenaren Goya Saria jaso eban 1998an, eta New Yorkeko Ikuskizunen Kronisten Alkartearena (ACE), 1997an

Hainbat pelikulatan egin dau behar Rothek, zerrendea luzea da:  De fresa, limón y menta (1978),  Arrebato (1980), Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón (1980), Todo sobre mi madre (1999) eta  Los amantes pasajeros (2013).

Osorik irakurri