Sustrai Colina zuzenean sailkatu da Xilaba Bersularien Xapelketako finalerako

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 27a, 00:00

Larresoroko Herriko Gelan jokatu zan, domekan, Xilaba Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Sustrau Colina bertsolari lapurtarra izan zan nagusi, 331 puntugaz. Halanda ze, Baionan, zemendiaren 15ean, finalean izango da.

Bertsolarien puntuazinoen artean aldea izan da, lehenengoa eta hurrengoen artean, batez be. Sustrai Colinak 331 puntu lortu zituan atzo; Odei Barrosok, 296; Xumai Muruak, 294,5; Maddi Sarasuak, 284,5; Ortzi Idoatek, 268; eta Xan Alkhatek, 250,5. Maiana Irigoienek aurkeztu eban saioa.

Azkenengo finalerdia datorren domekan jokatu dabe, Aiziritzen, eta hantze erabagiko da Baionako finala. Maddalen Arzallus, Aitor Servier, Eneritz Zabaleta, Ramuntxo Christy, Egoitz Zelaia eta Patxi Iriarte bertsolariak izango dira zemendiaren biko saioan.
 

Osorik irakurri