Bosgarren lana argitaratu barri dau Angel Larrañagak eta Xabier Zabale Alberdik osotutako Kupela bikoteak, Eutsi goiari. Orain zortzi bat urte hasi eban ibilbidea bikoteak, plazaz plaza eta erromeriaz erromeria. Elkar etxeagaz kaleratu dabe diskoa.
Disko alaia eta sentikorra dala dinoe diskoetxeko arduradunek. Bosgarren lan honetan, bere formula amaibakoa erabilten dau taldeak, beste behin, eurek bakarrik sortzen dakien zapore autentikoa lortzeko, ganeratzen dabe. Aitor Furundarena eta Mikel F. Krutzaga izan ditue laguntzaile grabazinoan eta produkzinoan.
Zemendiaren 1ean, Aiztarrazun, ekingo deutsie disko barriaren aurkezpemn kontzertuei. Ostean, zemendiaren 11n, Amasan joo dabe; 14an, Algortan; eta, abenduaren 13an, Azkoitian.