Hemen da Arriolako IX. Film Laburren Lehiaketea. Aurten be lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Urriaren 31n, arratsaldeko 17:00etan, antolatzaileek gaia proponiduko dabe eta 24 ordu geroago filmak Arriola Antzokian aurkeztu behar dira.
Filmak euskarri digitalean aurkeztu behar dira: .avi edo .mov (H264 / MP4), konpresino barik 16:9 formatoan. Film laburren iraupena: 4 minutu baino gitxiagokoa izango da.
Sariei jagokenez, sari nagusia: 700 eurokoa izango da; 1. Finalistearentzat: 500€ / 2. Finalistearentzat: 500€
Elorrioko Arrapaladan antzerki taldearen eskutik, 24 Ordu Digitalean lehiaketara aurkeztutako film laburren emonaldia eta sari-banaketea zemendiaren 1ean, zapatuan izango da, gaueko 22:00etan.
Izena emoteko eta informazino gehiago eskatzeko: 24ordu@arriolaka.com