Halloween Metal Fest jaialdia Bermeoko Kafe Antzokian datorren zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko urr. 29a, 00:00

Halloween Metal Fest jaialdiaren zazpigarren edizinoa datorren zapatuan, zemendiaren 1ean, izango da Bermeoko Kafe Antzokian. Vita Imana talde madrildarra izango da aurten jaialdiko izar nagusia, eta eurekaz batera, Crisix, Dawn of the Maya eta Sealed Room taldeek joko dabe. Mozorrotuta joan ezkero sari potoloak irabazteko aukerea egongo da 20:00etan hasiko dan jaialdian.

Bermeoko Spookypheria Productions kultur alkarteak zazpigarren urtez antolatu dau Halloween Metal Fest jaialdia, Bermeoko Udaleko Gazteentzako Informazino Zerbitzuaren laguntzinoagaz. Jaialdian herritarren parte hartzea gero eta handiagoa izaten da urtetik urtera.

Antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez, Halloween Metal Fest jaialdiaren sarrerea zazpi eurokoa izango da aurretiaz erosita eta hamar eurokoa leihatilan erosi ezkero. Salmenta tokiak Bermeoko Kafe Antzokia, Luma liburudendea, Zarata rock dendea, Gernikako Ospa tabernea eta Bilboko Arise taberena dira.

Osorik irakurri