Eneritz Zabaletak irabazi dau Aiziritzeko finalerdia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 3a, 00:00

Xilaba txapelketako finala domekan erabagi zan, halanda ze, Eneritz Zabaletaz aparte, Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua izango dira hilaren 15ean taula ganean, Baionako Lauga gelan.

Arratsaldeko bostetan hasi zan saioa Aiziritzeko Herriko gelan. Sei bertsolari ziran kantuan: Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy. Puntuazinoari jagokonez, Zabaleta izan zan nagusi, 300,5 puntugaz; Arzallusek 298 puntu lortu zituan; Christyk, 296 puntu; Iriartek, 289,5; Servierrek, 285; eta, Zelaik, 282.

Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketako bigarren finalerditik, orduan, Zabaleta, Arzallus eta Christy sailkatu dira finalerako.

Xilabako finala zemendiaren 15ean jokatuko da, Baionako Lauga aretoan, 17:00etan. Sailkatutako seikoteak ondoko lanak egin beharko ditu: agurrak; zortzi handian ofiziotan binaka (hiruna bertso); zortziko txikian ofiziotan binaka (hiruna bertso); banaka, 3 punturi erantzun; hamarreko txikian ofiziotan binaka (hiruna bertso); eta, kartzelea bakarka, gaia emonda hiruna bertso doinu eta neurri librean. Eta, buruz burukoan, ondokoak egin behar ditue: seiko motzean ofiziotan, hiruna bertso; zortziko txikian ofiziotan, hiruna bertso; kartzelea bakarka, gaia emonda bertso doinu eta neurri librean.

Osorik irakurri