Mikel Peruarenak 'Su zelaiak' nobelea aurkeztu barri dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 3a, 00:00

1914ko Mundu Gerran, Baionako Infanteriako 49. Erregimendua ardatz hartuta, Euskal Herriko makinatxu bat soldaduk bizi izandakoak jaso ditu Mikel Peruarena hernaniarrak Su zelaia (Susa) nobelan. Ipar Euskal Herrian, 6.000 lagun hil ziran, eta beste hainbat zauritu. Belaunaldi oso bat galdu zala dinoe adituek.

Orain ehun urteko gerrearen ganean gauza handirik ez dakigula konturatzean ekin eutson istorioari Peruarenak, 36ko gerreak Hegoaldean egin eban beste kalte egin ebala Iparraldean 14koak ikusita. Kontakizun gordina da Su zelaia. Nobelearen hasieran hainbat personaia agiri dira, baina apurka-apurka hilten doaz, eta Filipe Luro ikazkina geratuko da protagonista nagusi. Fronteko jazoerez aparte, atzeguardian geratu ziranen barri be topauko dogu nobelan, Eleizearen indarra, ekonomian izan eban eragina, emakumeen egoerea eta abar.

Idazle eta kazetari gipuzkoarrak urte bi emon ditu nobelea idazteko beharrezko dokumentazinoa batzen, eta beste urtebete idazten.

Osorik irakurri