Zortzi kanta ditu Joseba Irazokik zazpi lagunegaz batera argitarau dauen lanak. Musika guztiak Irazokik berak egin ditu, Felix Buffek sortutako Neretzat ote haiz? izan ezik. Johannes Buff arduratu da produkzinoaz.
Zazpi kide ditu taldeak, Joseba Irazokiz aparte: Felix Buff (bateria, perkusinoa), Iban Urizar (tronpetea, klarinetea), Igor Telletxea (tronboia, vibraphonoa), Jaime Nieto (bajua), Ager Insunza (gitarrea, biolina), Iñigo Irazoki (Sarako grabazinoa eta zuzeneko soinua) eta Johannes Buff (grabazinoa, nahasketea, gitarrea, ahotsa). Joseba Irazoki gitarra, banjoa, autoharp eta ahotsaz arduratuko da.
Diskoa 2014ko apirila eta iraila artean grabau eben Berako kultur etxean, Saran eta etxeko lokalean. Nahasketak Lyonen egin dituen, eta masterra, Azkaraten. Masterra Jonan Ordorikak egin dau. Azalaren diseinua Ramon Zabalegirena da.
Hemen lan barriko zortzi kanten izenburuak: Inuxente bortxatua, Baso ertzean, Iragana, Neretzat ote haiz?, Desauzidioa, Ahotik ahora, Plista eta plasta eta Bonbila eta elektrotxatarra. Diskoa daborduko salgai dago Bidehutsen gunean.