'Emakumeek zientzia egiten dute' zikloak Emmy Noether, Felisa Martin Bravo, Dorotea Barnes edo Linda Buck izango ditu protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 4a, 00:00

Zemendiaren 5ean abiatuko da aurtengo Emakumeek zientzia egiten dute berbaldi-zikloa, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Geologian lizentziaduna eta EHUko Irakasle eta Gizarte Hezkuntza eskolako irakasle Lola Fernandezek  Emakume eta harriei buruz. Diamonds are a girl´s best friend? berbaldia emongo dau, 19:30etik aurrera.

Emakumeak eta harribitxiak lotzen doguzanean, ez dogu emakume geologoetan pentsatzen. Ba, hori da LOla fernandezek eguaztenean berbagai izango dauen gaia, emakumeak geologia egiten, emakumeak lehenaldia, oraina eta etorkizunari buruzko erantzutan topetan, hain zuzen be.

Hurrengo berbaldia zemendiaren 13an emongo dau Pilar Bayer Isant Bartzelonako Unibersidadeko Algebra katedradunak. Emmy Noether matematikearen barruko teorema ederrenetakotzat hartzen dan izen bereko teoremaren egileari buruz egingo dau berba. Zenbakien teoriaren inguruko ikerketa talde garrantzitsu baten sortzailea da Pilar Bayer. Noether Fisikan eragin handiena izan eban emakume matematikaria dala esaten dabe. Askoren ustez, algebra modernoaren ama da.

Zemendiaren 20an, Felisa Bravo fisikaria eta Dorotea Barnes Gonzalez kimikariaren barri emongo dau Carmen Magallon Fisikan doktore eta Zaragozako Unibersidadeko Emakumearen Azterketen Diziplina arteko Mintegiaren sortzaileak.

Handik astebetera, zemendiaren 27an, Susana Eva Martinez Zientzia eta Antzerkia Institutua (InCiTe) izenekoaren sortzaile eta zuzendariak Linda D.B. Bucki buruzko berbaldi antzeztua aurkeztuko da. Patrick Süskinden Lurrina nobelea dau oinarri lanak. Linda D.B. Buckek Medikuntzako Nobel saria jaso eban 2004an. Usainak gure bizitzan dauen garrantzia aztertu dau, nortasunaren zeinu eta fisiologiaren eta portaeraren baldintzatzaile lez.

Saio guztiak Bilboko Bidebarrieta liburutegian izango dira, 19:30ean. Sarrerea debalde da.

Osorik irakurri