Pablo Maloren 'Lasa eta Zabala' euskeraz filmautako bigarren film luze ikusiena da 2005etik

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 5a, 00:00

Pablo Maloren Lasa eta Zabala filma 2005etik euskeraz filmautako bigarren film luze ikusiena bihurtu da, zinema aretoetan dagoanetik hiru aste igaro diranean. Aupa Etxebeste! komediak bakarrik gainditzen dau zifra hori.

Pelikularen arduradunek jakinarazo dabenez, zinema-aretoetan hirugarren astea daroan honetan, 58.000 ikusle baino gehiago dira Abra Prod eta Parsimoniak produzidutako filma ikusi dabenak. Gainera, Zinemaren Jaian Gipuzkoako aretoetan gehien ikusi dan filma izan da.

Joanes Urkixok idatzitako gidoia dau pelikuleak eta Pascal Gaignen musikea. Filmak ETBren eta TV3ren partaidetzea eta Eusko Jaurlaritzearen eta ICAAren laguntzinoa dau.

Osorik irakurri