Frantzia izango da IV. Fun & Serious Game Festivalera konbidautako herrialdea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 6a, 00:00

Fun & Serious Game Festival jaialdiaren laugarren edizinoak bere nazinoarteko izaerea indartuko dau, izan be, Frantzia izango dau herrialde konbidatua, Frantziako Institutuagaz lortutako akordioari esker. Frantziako zenbait profesionalek eta estudiok ekitaldiaren zenbait jardueretan parte hartuko dabe, besteak beste, Talent Day egunean, BBVA Mobile Game Day egunean, edo Joko Serioei eta errealidade birtualaren ganeko kongresuan (Euskalduna Jauregia, abenduaren 1 eta 2). 

Bilbon izango dirala adierazo daben enpresen artean doguz Alexandre Houdent, Globzeko sortzailea eta CEO, Mucho Party dibertigarriaren sortzailea; Martial Valery, Oh Bibiren sortzaileetako bat eta COO, gailu mobikorretan aurten arrakasta handia izan dauen Motor World Car Factory jokoaren sortzaileak; eta Nicolas Godement, Gumi Europe konpainiako zuzendari orokorra, Japoniako Publisherik handiena dana. Europako egoitzea Parisen dauka.

Fun & Serious Game Festival jaialdiaren barruan networtking topaketak be egingo dira. Horreetan, Frantziako alkarte eta erakundeek bideo-jokoek beren herrialdean daben garrantziaren ganean eta sektorean eragiten daben politiken ganean berba egingo dabe. Besteak beste Julien Villedieu, Frantziako Bideo-jokoen Sindikatu Nazionaleko zuzendaria, eta Laurent Auneau, Le Gameko lehendakaria, topaketa horreetan izango dira.

 
Bideo-jokoaren Frantziako industria

Frantzia, gaur egun, munduko bigarren bideo-joko produktorea da, AEBen atzetik. Herrialdean dagozan 300 enpresa espezializatuk 5.000 enplegu zuzen eta 10.000 zeharkako sortzen ditue, urtero 7.000 miloe euro sartzen ditue, eta maila orokorreko salmentei jagokenez, 75.000 miloe euro baino gehiagoko salmentak ditue; horreen artean Ubisoft dago, Parisen egoitzea dauen mundu mailako enpresa nagusietako bat.

Produkzino-taldeak Frantzia osoan zehar dagoz baina gehienbat Ile-de-France, Rhône-Alpes, Nord-Pas de Calais, Akitania, Languedoc-Rousillon eta Bretainia inguruetan. Egindako lanen % 80 kanpora saltzen dabe.

 
IV. Fun & Serious Game Festival

Fun & Serious Game Festival ekitaldiaren laugarren edizinoa zemendiaren 28tik abenduaren 3ra izango da aurten, eta aurreko urteetan lez, bideo-jokorik onenak saritzea dau helburu, aisialdiaren eta joko serioen arloetan.

Fun & Serious Game Festival jaialdiak Eusko Jaurlaritzearen (SPRI), Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoa jasoten dau. Horrezaz gan, Bilbon egoitzea duen Digipen amerikar unibersidadearen aholkularitza estrategikoa, eta Espainiako Bideo-jokoen Alkartearen (AEVI), RTVEren eta EITBren laguntzinoa be jasoten dau.

Osorik irakurri