Igaz argitaratutako Les Voix Basques diskoak ezagun egin ditu Anne Etxegoien eta Baionako Aizkoa abesbatza Frantzian. 60.000 diskotik gora saldu ditue. Aurten, lehenengo lan horren bigarren zatia plazaratu dabe, eta orain, Elkar diskoetxeak disko bi horretatik aukeratutako hamahiru kantagaz Les Voix Basques. Ongi Etorri atera barri dau. Zemendiaren 14an, Donostiako Kursaalen aurkeztuko dabe zuzenean, 20:00etan.
Anne Etxegoienek sortutako lau kanta eta bederatzi pieza herrikoi ditu diskoak. Txoria txori, Haurtxo txikia, Xalbadorren heriotzean, Herriko festa, Aita Gurea, Maitia nun zira, Pilota partida bat, Aldapeko eta Oi gu hemen herri kantakaz batera, beraz, kantariak sortutako Pachamama, Ongi etorri, Aldegin eta Milesker abestiek osotzen dabe disko barria.
Anne Etxegoienek (Donapaleu, 1979) disko bi ditu bakarka, Pachamama (2008) eta Adelante (2010). Baionako Aizkoa abesbatza hamabi bat gizonek osotzen dabe. Zemendiaren 14ko emonaldiaren ostean, Bilbon eskainiko dabe beste bat, hilaren 22an, BBK Aretoan.