Liburutekia topaketak egingo ditue egunotan Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 11a, 09:05

Literatura eta teknologia barriei buruzko jardunaldiek hirugarren edizinoa martxan da Bilboko Foru Liburutegian. Besteak beste, Jasone Osoro, Iurdana Acasuso, Pablo Gallo, Iker Merodio eta Cesar Coca adituak izango dira topaketotan gaur eta bihar. Sarrerea librea da, jarleku kopurua bete arte. 

Zemendiaren 11 eta 12an, 12:30etik 20:30era, Foru Liburutegiko bosgarren pisuko aretoan literaturea eta teknologia barrien gaia aztertu eta azalduko dabe hainbat argitaletxeetako ordezkarik, liburu-dendetako arduradunek, idazleek eta blogarik. Formatu barriek Interneteko diskurso narratiboan eragin dituen aldaketak eta irakurteko sistema barriak izango dira eztabaidagaiak. Ondoko adituek hartuko dabe parte aurten: Jasone Osoro, Iurdana Acasuso, Pablo Gallo, Iker Merodio, Alfredo Beired, Idoia Soto, Cesar Coca, Fernando Valls, Joaquin Rodriguez eta Enrique Rodal.

Programearen helburua kultura arloan teknologia barriak erabilteko giltzak ezagutarazotea da. Liburutekia literatureari buruz hausnartu eta berba egiteko espazioa da, dinoe antolatzaileek. Profesionalei zein interesa dauen guztiei zuzenduta dago. 

Argibide gehiago gura izan ezkero, hemen.