Ikus-entzunezko Komunikazinoko ikasleek euren lanak erakusteko aukerea izango dabe gaur, 20:00etan, Bilboko Campos antzokian, Zinebi jaialdiaren aurreko PreZinebi egitarauaren barruan. Erandioko Tartanga ikastetxeko eta Euskal Herriko Zinema Eskolako zinemagile gazteen lanak be proiektauko ditue. Danetara, hamabost pelikula izango dira. Zinebi Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren 56. edizioaren barikuan hasiko da, hilaren 14an.
EHUko ikasleen ondoko film laburrak proiektauko dira: Reset (Naroa Gallego, Mikel Balseiro, Carolina Celorrio, Miren Rodrigo, Leire Pérez eta Jon Zurimendi), Ninit (Iera Díaz), Erdoildutako auzoa (Hodei Azueta, Aitor Baztarrika, Eñaut Garmendia eta Antton Telleria), También hay monstruos buenos (Clara Maya), Nexos conexos (Carolina Bugallo, Natalia de la Fuente, Thais Intxaurtieta eta Itxaso Delgado), Mentes invisibles (Mikel Duran, Hodei Gimenez, Asier Gorostieta, Alvaro Fernandez eta Sergio Juarros), GAL (Endika Etxaide) eta Mar Muerto (Janire Bermejo, Álvaro Moreno, Julen Yuguero, Estíbaliz Ortiz de Zarate, Cesar Calvar, Ane Prada eta Erik Ruiz).
Tartanga ikastetxeko ikasleek bost lan aurkeztu ditue: A búsqueda (Amaia Pereda), El funcionario (Ander Baz), La misión (Andrea Vega), El cuaderno azul (Ibon Ezkurra) eta Spot Astea 2014 (hainbat egile).
Eta Euskal Herriko Zinema Eskolako behar bi dagoz, La última voluntad de Emilio Cancela (David Caiña) eta Sonrisas (David Ganboa).
Genero ugaritako lanak dira, tartean, animazinoa, komedia, dokumentala, fantasia eta thrillera.