Astegoienean 'Yugo eta Lala' filma euskeraz ikusi ahal izango dogu zinema-aretoetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 12a, 00:00

Datorren domekan, zemendiaren 16ean, helduko da gure zinema-aretoetara Yugo & Lala film luzea euskeraz Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker.

Amazinoko film txinatarra da Yugo & Lala eta Donostiako Bildurrezko eta Fantasiazko Astean egin eban europako estreinaldia euskeraz. Orain zinema-aretoetara egingo dau salto. Datorren domekatik aurrera ikusi ahal izango da, Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan bikoiztu baita. Aurreestreinaldia Tolosako Leidor Aretoan izango da domekan bertan, arratsaldeko 17:00tan. Ondoren aretogehiagotara zabalduko da.

Sinopsia: 10 urteko neskatila bihurria eta abenturazalea dan Yugok bere aitari istorio bera kontetan deutso beti: beraizan zala hodeietako fantasiazko erresuma bateko bisitari gizaki bakarra. Hodeietako erresuman Lala eta Osaba Artzaren laguna egin ei zan. Eta hirurek Tigre Jeneralaren kontra burrukan egin eben. JeneralakErresumako agintaria zanaren kontra egin eban nahiz eta agintariaren azken nahia, hil aurretik, Lala bereordezkoa izatea zan.


Zinema Euskaraz

Zinema Euskaraz programearen helburua herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituen,euskeraren erabilerea komunikazino kultural lez erabiliko daben zein aisialdi arloan normalizazinoa bultzatukodaben filmak jartea da.

Osorik irakurri