Maiatzaren 21, 22, 23 eta 24an egingo dan 2015eko Umore Azoka-Leioako Kale Artisten XVI. Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bialtzeko epea zabaldu dabe dagoeneko. Interesauta dagozan konpainiek 2014ko zemendiaren 17tik abenduaren 21era bitartean emon behar dabe izena www.umoreazoka.org webgunean. Han topauko ditue parte hartu eta proposamenak bialtzeko baldintzen ganeko argibide guztiak.
Azokeak harrera egingo deutse kalea adierazpen eta komunikazino artistikorako bide moduan erabilten daben konpainia edota artista profesionalen lanei. Kale antzerkia, musikea, zirkua zein jantzea arloetako lanak onartuko dira, umeentzako, familientzako zein helduentzako lanak.
2014 eta 2015ean zehar estadu espainiarrean estreinautakoak edota estreinau bakoak izango dira, eta oso modu positiboan balorauko da Azokan bertan estreinetako proposamena, betibe Azokako Batzorde Artistikoak behar beste denpora badauka estreinu horreen kalidadea balioesten daben datuak batzeko.
Azokeak atal berezia dakar edizino honetan, 2015eko maiatzetik 2016ko maiatzera bitartean estreinauko diran eta sormen/produkzino prozesuan dagozan ikuskizunak aurkeztu ahal izateko, konpainien eta kultura eragileen arteko topaketen dinamikearen barruan. Proposamenak Azokearen bulegora bialdu behar dira (atal honetan parte hartu nahi dala garbi azalduz) konpainiek egoki ikusten daben dokumentazino guztiagaz batera, eta aurkezpen proposamena azalduz (minutu gitxiko eszenatoki gaineko aurkezpena, showcasea, work in progress, komunikazinoa).