Lehenengo irratsaioa Bizkaian euskeraz egin eben profesionalei emongo deutsie Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo Lauaxeta Ohorezko Saria, hain zuzen be, Juan Mari Iraolagoitia, Inmaculada Gallastegi, Adolfo Arejita, Angel Mari Unzueta, Jesus Egustiza, Pedro Mari Goikoetxea, Jesus Etxezarraga, Maria Pilar Muniozguren eta Sabin Barruetabeñari. Sari-emotea Euskerearen Egunean izango da, abenduaren 3an.
Foru Aldundiak, Lauaxeta Ohorezko Sariaren bitartez, Bizkaian euskerearen sustapen, hedapen eta normalizazinoaren alde lan egin daben persona eta taldeei esker ona adierazo eta aintzatespen publikoa autortu nahi deutsie.
Horrezaz gan, Poesiako Lauaxeta Saria Joxan Artzek eskuratuko dau Heriotzaren ataria dugu bizitza lanagaitik, eta 35 urtetik beherakoentzako poesia arloan, Jule Goikoetxearen Tractatus lana sarituko da. Ikus-entzunezkoen Lauaxeta Saria Iban Gonzalez Pagaldayrentzat izango da, Goazen gudari danok dokumentalagatik.