Bilboko 2015. urteko Aratusteak iragarriko dituan kartela aukeratzeko lehiaketea abian da, eta Bilboko Udalak jaietarako irudi onena aukeratzeko parte hartzeko baldintzak janiarazo ditu dagoeneko.
Holan, egile bakotxak bi lan aurkeztu leikez gehienez be. Proiektua bertikala eta 70 x 50 zm. neurrikoa izan behar da luma kartoi gainean. Obrak originalak izango dira eta koloreak eta teknikea, barriz, aukerakoak. Kartelak aurkezteko epea abenduaren 19ra arte egongo da zabalik.
Lehiaketearen irabazleak 2.000 euro jasoko ditu. Epaimahaia Jai Batzordeak izentauko dau eta sei kide izango ditu: bik Bilboko kultur eta gizarte alorrakaz zerikusia izango dabe, beste bat Bilboko Konparsen ordezkaria izango da, beste bi Udalbatzaren ordezkariak izango dira eta azkena Jai Batzordeko burua izango da.