Basauriko Finagako San Martineko aztarnategi arkeologikoa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditue

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 21a, 00:00

Bizkaiko Foru Aldundiak zapatuan, hilaren 22an, hasiko ditu Finagako San Martin Moltso Monumentala hurretik ikusteko bisita gidatuak. Malmasin mendiaren hegalean kokatuta dagoan arlo honek ostendu dauen ondare kulturala eta historikoa ezagutzeko aukera ederra da.

Aztarnategi arkeologikoa Arrigorriagako udal mugartean kokatuta dagoan Malmasingo  kastroagaz edo erromatarren aurreko herrixkeagz lotuta dago eta Finagako San Martin eleizaren inguruan Bizkaiko Foru Aldundiaren arkeologoek egin duten azterlan arkeologikoaren atala da.

Bisitak debaldekoak dira. Lau astegoienetan egingo dira ostera, zapatuz eta domekaz, zemendiaren 22, 23, 29 eta 30ean, eta abenduaren 6, 7, 13  eta 14an. Erreserbak egiteko telefono zenbakia honetara deitu behra da: 634 243 762.

Ganera, Finagako Multso Monumentalaren zehaztasunak ezagutu nahi dituenek gaiari buruzko berbaldi monografikoa izango dabe hilaren 27an,  Basauriko San Migeleko  Taberna Nagusia aretoan, 19:00etan. Hizlariak  proiektuaren arduradun Mikel Unzueta eta Juan Jose Cepeda arkeologoa izango dira.  Finaga - Malmasin ingurua. Aparteko multso kulturala Bizkaiko historiarako  (K. a. IV. mendetik K. o. XXI. mendera) izango da berbaldiaren izenburua.

1994. urtean hasi ziran ikertzen Bizkaiko Aldundiko teknikariak. Indusketetan egindako aurkikuntzek tokiaren garrantzia berretsi eben. Bigarren Burdin Aroko hilarriak, zeramika erromatarrak, hainbat sasoitako ehorzketak… 
 

Osorik irakurri