Miren Gojenola, Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocinak 37. Euskal Zine Bilerako hasiera ekitaldia kabaret erraldoi bihurtu dabe bart. Emozinoz beteriko hasiera ekitaldia izan da. Bertan izan dira igazko aurkezleak be, ganbaratik begira. Lehiatuko diran filmen erakusketea egin eta epaimahakideen aurkezpena egin da segiduan.
Horrezaz gan, Jon Garaño, Itziar Ituño eta Nagore Aranburu izan dira bertan Loreak filma aurkezten. Ondoren, eurekaz barriketaldia egin da.
Kontuak kontu, martxan da Euskal Zinemearen hitzordua. Aurten euskeraz filmau danaren errepasoa egiteko aukera ederra dago Lekeition egunotan.
Gaur, barriz, Euskal Zine Bilerara aurkeztutako lanen emonaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Ikusgarri aretoan. Datorren domekan, zemendiaren 29an, arratsaldez izango da Euskal Zine Bilerearen amaiera ekitaldia, sariak emoteaz gan, aurten sortutako Euskal Zinearen Begirada sari barria aurkeztu eta emongo da; aurten, Nestor Basterretxeak jasoko dau autortzea.
37. Euskal Zine Bilerearen informazino gehiago eta egitaraua hemen.