Deskontudun 21.500 txartel aterako ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, kultur produktuetan erabilteko

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 24a, 00:00

Bizkaiko Kultur Txartelaren 3. edizinoa martxan hasiko da abenduaren 1ean. Urtarrilaren 31ra artekoa izango da kanpainea, hau da, Gabonetan eta Beherapenen sasoian erabili ahal izango dira txartelak. Bizkaiko Foru Aldundiak 248.000 euroko inbersinoa egingo dau. Cecobik, Bizkaiko Merkatarien Alkarteak be parte hartzen dau antolakuntzan.

Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputaduak adierazo dauenez, eskaintza kulturala aspalditik bultzatzen dogu, sormenerako laguntzakaz, baina kanpaina honegaz, eskaria bultzatu nahi dogu. Ariztondoren ustez, gaur egun, kultur eskaintza on eta interesgarria daukagu eta hori konsumiduteko eskaria handitu nahi dogu. Horretarako, 21.500 Kultur Txartel jarriko ditue salgai. Hiru preziotako txartelak izango dira: A klasekoak 32 euro balioko dau eta euskeraz ez dagozan liburu, disko eta antzekoak erosteko izango da. B muetakoak, 28 euroko balioagaz, kultur ikuskizunetarako balioko dau (zinemea, antzerkia eta kontzertuak). Amaitzeko, D klaseko txartelak, 24 eurokoak, euskerazko edozein kultur produktu erosteko balioko dau. Edozein dalarik be txartelaren prezioa, 40 euroko gastua egiteko balioko dabe guztiek. Holan, esate baterako, D txartelagaz ehuneko 40ko deskontua lortuko dau erosleak. Kontuan hartu behar da, testu-liburu, material profesional, bideo-joku eta antzekoak kanpainatik kanpo dagozala.

Bizkaiko Kultur Txartelaren kanpainea abenduaren 1ean hasiko da eta 2015eko urtarrilaren 29ra arte erosi ahal izango dira bonuak. Hil horren 31ra arte gastau ahal izango dira. Kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean erosi leitekez. Aurtengo nobedadea da, kreditu txartel bakotxagaz ez dala egongo kopuru mugarik: Bakotxak nahi edo ahal adina bonu erosi ahal izango ditu, dino Ariztondok, holan, konsumoa gehiago bultzatu nahi dogu, krisiari aurre egiteko, dendariak be ados dagoz. Aurreko urteetan, epea amaitu baino lehen agortu ziran kultur txartelak. Aurten, 21.500 atera ditue, horreetatik 7.500 A klasekoak. Beste 9.000 B-koak eta 5.000 D muetakoak.

Koldo Campo, Bizkaiko dendarien Cecobi alkarteko presidenteak adierazo dau, merkatariek ilusinoz hartzen dituela holako kanpainak, krisiagaz eta BEZaren igoereagaz, dendari asko txarto pasetan dabilz eta era honetako ekimenak lagungarriak dira. Bizkaiko Kultur Txartelaren kanpaineagaz bat egin nahi daben dendari edo kultur eragileek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailean edo Cecobiren Bilboko bulegoetan emon behar dabe izena. Kulturearen inguruko produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituan ia edonork zabalik dauka kanpainan sartzeko atea, nabarmendu dau Josune Ariztondok.

Osorik irakurri