'Sortuko dira besteak' emonaldia zapatuan, Bilboko Arriagan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 24a, 00:00

Hirugarren urtez, hainbat euskal musikari ezagun Sortuko dira besteak emonaldian alkartuko dira zemendiaren 30an, Bilboko Arriaga antzokian. Mixel Ducau, Alex Sardui, Mikel Urdangarin eta Petti kantariek igongo dira, besteak beste, oholtzara. Abenduaren 27an, Donostiako Kursaalen izango dira.

Euskal musikagintzearen egungo ahots nagusiak eszenatoki berean alkartuko dituan errezitaldi kolektibo bitxi eta berezia eskaini nahi dogu, azaldu dabe antolatzaileek. Joxan Goikoetxea musikagile eta produktorea arduratuko da musika-zuzendaritzeaz.

Estilo eta belaunaldi desbardinetako kantari eta musikariak batuko dira zuzenekoetan. Bilbon Alex Sardui, MIkel Urdangarin, Petti, Estitxu Pinatxo, John Berkhout, Olatz Prat, Mixel Ducau eta KIrmen Uribe izango dira.

Donostiako emonaldiak, aitatutako musikariez gan, Ainhoa Artetak eta Eñaut Elorrietak be parte hartuko dabe. Protagonistek euren kantakz abestaz aparte, Euskal Herriko eta kanpoko doinu klasikoak eskainiko ditue. Harkaitz Canok eta Juan Garziak Pink Floyd, James Brown edo Joe Cockerren abesti ezagunak moldatu ditue, esaterako. Eta Kirmen Uribe poeteak emonaldi honetarako osotutako argitaratu bako testuak errezitauko ditu. .
 
Kantariekaz batera, taula ganean, Xanet Arozena, Txema Garces, Luis Fernandez, Xabier eta Miren Zeberio, Iosune Marin, Oriol Flores eta Nika Bitchiasvil musikariak izango dira.
 
 

Osorik irakurri