2014/15 ikasturtea abian da eta eskola orduetan bertsolaritzea lantzen hasita dagoz zazpi herrialdeetako 21.000 ikasle. Hogeita lau urte dira Bertsozale Alkarteak eskaintzen dauen Bertsolaritzea irakaskuntzan proiektua sortu zanetik. Gaur egun 410 ikastetxe dira partaide; zentro publikoak, ikastolak zein kristau eskolak dagoz horreen artean, eta gehienbat Lehen Hezkuntzako 4., 5. edo 6. mailan gauzatzen da.
Bertsozale Alkarteko 38 irakaslek astero edo bi astez behingo maiztasunez, bertsolaritza klasea gidatzen dabe ikasgelan, eskola orduetan. Proiektuaren oinarriak Bertsolaritzearen Curriculuma eta 2011ko Ixaka Lopez-Mendizabal saria dauen ikasmateriala dira.
Horrezaz gan, ikasturtean zehar egindako lana ikasgelatik aterateko, hainbat ekimen be egiten dira proiektuaren barruan: ikastetxeak alkartuta egiten diran jaialdiak zein kantaldiak, bertso bildumak, irratsaioak...
Herrialde guztietan lanean
Herrialde bakotxean azpimarratzeko gorabehera honeek ekarri ditu ikasturte barriak:
- Gipuzkoan lau ikastetxe barri egin dira proiektuko partaide.
- Araban finantziazino arazoakaitik Añana eskualdeko 3 ikastetxeek itxi egin behar izan dabe, eta Gasteizko 2 ikastetxe barri sartu dira ekimenean.
- Bizkaian 13 dira proiektuan sartu diran ikastetxe barriak.
- Iparraldean lehen mailako 25 ikastolatatik 24tara zabaltzea lortu da.
- Nafarroan Hezkuntza Departamenduak finantzaten eban orain arte Nafarroako ikastetxe publikoetan bertsolaritzea
Eskolak emoteagaz batera, bestelako hamaika ekimen egiten dira ikastetxeetan landu ahal izateko proiektuaren zati handi bat, eta finantziazino hori kendu dau 2014an. Halan da be, Nafarroan proiektuari eusteaz aparte, 5 ikastetxe barritara be heltzea lortu da. Irakasleek, gurasoek eta udal zein mankomunidadeek proiektuari daukotsien estimazinoaren adierazle.